LOREGABEEN SAILKAPENA

    LORERIK GABEKO LANDAREAK

 Loregabeak, ugalketa, esporen bidez egiten dute. Loregabeak, bi taldeeetan bereizten dira:hodirik gabekoa eta hodinunak. Hodirik gabeko taldean goroldioak eta hepatikoak sartzen dira eta hodidunetan garoak eta ekisetoak.
Goroldioak eta hepatikoak briofito izenaz dira ezagunak. Goroldioak hosto berde txikiak ditu, baina ez du zurtoinik ez sustraik, zentzu hertsian. Hostoen bidez xurgatzen ditu ura eta elikagaiak, eta leku hezeetan , lur, harri edo enbor gainean hazten da. Hepatikoak inguru hezeetan, erreka eta iturri inguruetan ugariak izaten dira.
Iratzeak sustraiak ditu horien bidez xurgatzen ditu lurretik ura eta mineralak. Adar askotako fondeei (hostoei) eusten dien zurtoin bat ere: errizoma. Sustraiak, tutu formako hodi edo baso txiki batzuk ditu, eta horiek garraiatzen  dituzte ura eta beste substantzia batzuk sustraietatik fondoetara. Ekisetoen artean, azeri-buztanak dira ezagunenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario